Sarrera
Sare kontzeptualak oso tresna interesgarriak dira informazioa antolatzeko eta komunikatzeko. Utah-ko unibertsitateak argitaratzen duen genetikako webgunean informazio interesgarria dator sare kontzeptualei buruz.
Baliabideak
Hona hemen baliabidearen helbidea (ingeleraz): http://teach.genetics.utah.edu/content/tech/cloning/BuildingConceptMap1.ppt
Baliabidea euskaraz: http://www.zarautz.com/rafamunoa/proiektua/2009_10/MGZ/Mapa.pdf
Dokumentazioa
Utah unibertsitateak dokumentu bat du sare kontzeptualei buruz. Bertan (10. orrian) klonazioarekin eginiko adibidea agertzen da.
Dokumentua: http://teach.genetics.utah.edu/content/tech/cloning/Concept%20Maps%20on%20Cloning.pdf
Hausnarketa
- Baliagarriak dira sare kontzeptualak gure ikasgaian?
- Zer erabilpen eman diezaiekegu?
SARE KONTZEPTUALA: PROZESUA ETA PRODUKTUA
Sare kontzeptualak garrantzitsuak dira niretzat. Bere garrantzia bi esparrutan ikusten dut:
a) Produktu gisa, kontzeptu nagusiak antolatzeko, jerarkizatzeko eta hobeto ikasteko balio duela uste dut.
b) Prozesu gisa, edozein testuren aurrean oso ohitura ona da informaziotik ezagupenak sortzeko metodo gisa erabiltzea.
Dena den, sare kontzeptualak egiten jakiteko gaitasuna oso garrantzi handikoa bada ere, gaitasun hori progresiboki ikasten den zerbait dela iruditzen zait.
Hau da, sare kontzeptualak egiteko gaitasunak bere praktika eskatzen du.
METODO PERTSONALA
Nahiz eta Novak-ek eta zenbait pedagogo eta erakundeek bere arauak eman sare kontzeptualak egiteko, nire ustez norberak bilatu behar du egokiena etortzen zaiona.